inprimatu
Artzain dohatsua
Izenburua:
Artzain dohatsua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
2

Artzain dohatsua

 

 

 Etchola bat da ene jauregia,

 Aldean, salhatzat, hariztegia.

 Arthalde bat

 Halakorik ez baita hanbat.

 Bazait niri behar bezenbat.

 Ai! etzait itsusi!...

 Ni naiz etchola huntako nausi.

 

 Goiz-arratsak bethi deskantsu ditut,

 Deuseren beldurrik nihondik ez dut.

 Hemen nago

 Errege baino fierrago.

 Nik zer behar dut gehiago?

 Ha! ez da itsusi!...

 

 Etchola huntan Piarre nausi.

 

 Goizetan jaikirih argi aldera

 Igortzen ditut ardiak larrera

 Eta gero

 Itzalpean jarririk nago.

 Nor da ni baino urusago?

 A! etzait itsusi!...

 

 Ni naiz arthaide huntako nausi

 

 Aitaren semeak, gazteluetan

 Bihotzak ilhunik daude gogoetan.

 Alegera

 Nik ez dut denbora sobera,

 Kantuz nabila gain-behera.

 Ai! etzait itsusi!...

 Etcholan nor da ni baizen nausi?

 

 Jan onegiak barnea betherik,

 Aberatsak nihoiz ez du goserik.

 Eta bethi

 Ene trenpuaz da bekhaizti.

 Diruz ez baitaike erosi...

 Ha! ez da itsusi...

 

 Etchola gazteluaren nausi.

 

 Noizbait Jaunari nik damu eginik

 Igortzen banindu aberastur

 Zorigaitzez

 Hesturik nindauke bihotzez

 Ene etchola hunen minez.

 Jauna, barkha niri,

 

 Utz nezazu etcholaku nausi!

 


inprimatu