inprimatu
Chabarrak gazteari
Izenburua:
Chabarrak gazteari
Sinadura:
Batichta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batichta

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1858.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chaharrak Gazteari.

 

Batichta.

 

 Gazte demborak du lili bat iduri,

 Ideki orduko behar berriz hetsi,

 Lurrerat erortzeko

 Eta lur izaiteko.

 

 Hi bezala izan ni ere gaztea,

 Ehun nahikundez burua bethea;

 Orai nauk chahartua,

 Indarrez gabetua.

 

 Jende chahartuak, adinak hautsia,

 Gaztez trufatua, denetaz utzia,

 Biziaz nardatua

 Dik deitzen herioa.

 

 Bere haurrendako ez da trabu beizik,

 Bethi erasiak semearen ganik.

 Malhurus ez tzaukea

 Ni hola moldatzea!

 

 Nigarrez hurtua, han dago chokoan,

 Chaharra, erranez hitz hauk bere baitan:

 "Joanes nauk fitesko,

 Jainkoak nik hartuko."

 

 Gazte itsua: duk hik uste lur huntan

 Egonen haizela bethi plazeretan.

 Ba! inen haiz chahartu

 Beharko duk pairatu,

 

 Zato herioa, liberatzalea

 Ene miserien akabatzalea.

 Aski dut hor patitu,

 Ba! zato, har nezazu.

 

 Haizeak derama hostoa erroitk,

 Oraino pherdea lagunes artetik.

 Nahi du eskapatu,

 Lurrean ez pausatu.

 

 Chahar malhurusa da hil azkenean.

 Jainkoak, berekin ereman ondoan,

 Ezarri du lorian

 Zeruko familian.

 

 


inprimatu