inprimatu
Ollar zar bat eta lapurra
Izenburua:
Ollar zar bat eta lapurra
Sinadura:
Basurko, Juan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Basurko, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
34.zk.
Orrialdea:
174

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ollar zar bat eta lapurra

 

Basurko, J.

 

 Beartsu gixajo bat

 Izango de ori

 askan lasto tartean

 doi-doi bai da ageri:

 Jauna-n semea dala

 gezurra diruri...

 Ukullu zoko ortan

 Oi zein urrikari!

 

 Or, aberen artean

 oien ostatuta,

 sarreran dan atea

 erdi puskatua...,

 zarraren-zarrez doi-doi

 dago tellatua:

 Ta-elur gaņetik dator

 aire ormatua.

 

 Txoko apal batean

 naiz aurtxoa jaio,

 aingerutxo talde bat

 inguratu zaio:

 Amak oial zuriak

 ipiņi dizkio...

 eta Jose-k maitekor

 begiratzen dio.

 

 Elurra txuri dago

 tellatu gaņean,

 izar argiak diz-diz

 an, zeru urdiņean,

 millaka aingerutxo

 dabiltza aidean:

 Berri pozgarri ori

 zabaldu naiean.

 

 Mendi goiko artzaiak

 dira askar oartu,

 Errege-en Erregea

 nola zaigun sortu,

 Aurtxo jaio berriya

 nai dutela-agurtu,

 ta, Belen-en zaizkigu

 bai laixter agertu.

 

 Begira nola dagon

 jendea nasiya,

 alkar ezin ikusiz

 Otoi egiten dizut

 aur maitagarriya,

 zabal zazu lurrean

 pakezko graziya.

 


inprimatu