inprimatu
Irun'o ildegi (edo kanposantua)
Izenburua:
Irun'o ildegi (edo kanposantua)
Sinadura:
Basurko, Juan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Basurko, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
647.zk.
Orrialdea:
[6]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irun'go ildegi (edo kanposantua)

 

Basurko eta Ansola, Joan

 

 Jakiña dago

 sendi geienok

 or badegu nor-edo nor,

 guretzat ere

 lege zuzenez

 bere bearra badator,

 jaio geranok

 ill erteraño

 eriotza bai degu zar.

 

 Nai-ta ezkoa

 da, ba guretzat

 zar au ordaindu bearra,

 Jaun Zerukoak

 jarria dauka

 denontzat lege bakarra,

 auts biurtua

 geldituko da

 gure gorputz ustelkorra.

 

 Zuzen bizituz

 nere anima

 Zeru bidean jarri ta,

 zar zait ajola

 gaur edo bigar

 ordu on batean ill ta?,

 ortxe daukagu

 lurperatzeko

 leku txit garbi polita.

 

 Sinist zazute

 nere biotza

 egiz poztutzen zaitala,

 or ikustean

 illobi danak

 txuri-txuriak daudela...

 gaur edo bigar

 nerea ere

 orlatzu izango dala

 

 Txukun ta garbi

 bazter guziak

 dena lorez apaindua,

 zugaitz ederrak

 burua makur

 agurtu nairik Zerua,

 ¡Ura bai dala

 oldozpenantzat

 berex berex'ko lekua!

 

 Bada gizon bat

 lur santu artan

 serbitzari ta maitekor,

 "nun da gurea"

 galde orduko

 goxo erantzuten du... or

 orlako gizon

 leial apala

 leku ortan ongi dator.

 

 Bere bearrak

 ongi beteaz

 ortxe daukagu jaun ori,

 bein lan oker bat

 egin duanik

 ez diot entzun iñori,

 erri guziak

 esker ugari

 zar dizkio ba berari.

 

 Bat baiño geigok

 esango dute

 Baxurko asi da erotzen

 gazteak beintzat

 eriotzarik

 danik, ez dira oroitzen,

 oientzat ere

 gaur bera dator...

 ¿Ez al dezute ikusten?

 


inprimatu