inprimatu
Artzai-kantak
Izenburua:
Artzai-kantak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
514.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzai-kantak

 

 

 Eder dek olaan gabia;

 larre onean ardia...

 Nafar (sic) baņo obe diagu

 Zaragoza'ko zuria.

 Brindatzen diat, Zeledon;

 onixek egiten dik on;

 sekulako onezkero

 izango gaituk gu gizon.

 

 Koplak

 

 Belen'eko portalepean

 omen-zeagok Jaungoikoa;

 ura ekusten an omen-dek

 Paskoal gure aldekoa.

 

 Geazen gu ere, Petiri;

 Paskoal ez dek agiri;

 ardiaz kontu dadukala

 esan zeagot Gatxi'ri.

 

 Tenporau egon arren oz,

 ba'natxeak ni gogoz;

 alako Jauna ekustekoz

 zer erur da zer izoz?

 

 Portalepean omen-zeagok

 aurtxoa narru-gorrian,

 dama eder bat dadukala

 aldean bere adian.

 

 Gizon bat ere omen-dek

 dirudiana santua,

 bere izenez derizena

 San Joseph justua.

 

 Aur gazte onen oea

 guztiz omen-dek pobrea,

 lastoz debana koznea,

 otez oa betea.

 

 Bere aldean omen-zeatuk

 astoarekin idia;

 oetxek biok jango zegoe

 oeko lasto guztia.

 

 Astoak on dik oloa;

 idiak arto-lastoa...

 Festa onetan edan dezagun,

 Petiri, ekar ardoa.

 


inprimatu