inprimatu
Agur "Irun'go Atsegiņa"
Izenburua:
Agur "Irun'go Atsegiņa"
Sinadura:
Basurko, Juan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Basurko, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
613.zk.
Orrialdea:
[4]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur "Irun'go Atsegiņa"

 

Baxurko, J.

 

 Orain ogeita amabost urte

 lagun-arte au zan sortu,

 ordu ezkero gaur arteraņo

 on besterik egin ez du,

 baņo bildur bat barren barrena

 nere buruan zait sartu,

 izen maite au luzaro gabe

 bearko dala txandatu.

 

 Endai, Donosti ta inguruetan

 baditugu lagun onak,

 zerbait laguntza bear danean

 gogoz saiatzen diranak,

 bai ta re onak dira guretzat

 emengo agintari jaunaz,

 baņo Atsegina'i badatozkio

 nere ustez egun illunak.

 

 Lagun-artean bear genduke

 bata, bestian ezagun,

 sortu zanean guziok giņan

 adizkide edo lagud,

 eta gaur berriz argi ta garbi

 egia esan dezagun,

 lenago gendun goxotasunik

 ezin arkitu det iņun.

 

 Axierako zarrak giņanak

 bukatu gerade iya,

 eguna juan da eguna-etorri

 badator jende berriya,

 Atsegiņa'ren antzera dago

 berdiņ Irun'go erriya...

 laixter degu ba gure-Atsegiņa

 beste izan bat jarriya.

 


inprimatu