inprimatu
Artzai mutillak artu nai ditua
Izenburua:
Artzai mutillak artu nai ditua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Yon Gotari Ugarte ?)
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
160.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzai mutillak artu nai ditua

 

 

 -I-

 

 Artzai mutillak artu nai ditua

 nik gaur bersuan,

 agurrik beroenak

 emateko nai osuan;

 or zabiltzate orain ardi-zai

 mendian edo basuan,

 euskaldun jatorra ezagun baita

 ematen duen pausuan.

 

 -2-

 

 Nunbait pakerik ezin billatu

 ziņaten diruaren egarri,

 itxasoz beste aldera joan arte

 baziņaten egonak larri;

 saia zaitezte zintzoki eta

 diru mordoxka ekarri,

 ia poz pixka bat ematen zaien

 emengo neska zarreri...

 

 -3-

 

 Izango dezute nork begiratu

 eta zeņek itz egiņa,

 ez badezute promesen bat

 praille joateko egiņa;

 ori ere gerta litekena da

 ez degu gauza egiņa,

 ta nun kendu obeto gaņera

 munduko buruko miņa?

 

 -4-

 

 Ain bizimodu ezberdiņa du

 emendik joandakoak,

 ala esaten dute beņepein

 ortik etorritakoak;

 lenbizitik sufrimentu utsean

 zabiltzate gizajoak,

 burutik kendu ezinda, berriz.

 emengo ardo tragoak.

 

 -5-

 

 Pasa bearrak omen dituzte

 egun gogor eta latzak,

 amaren besoetan bezela

 ezin pasa bakoitzak,

 udan eguzkik erre bear ta

 neguan dardaraz otzak,

 animosuak ezin egondu

 artzai mutillen biotzak.

 

 -6-

 

 Nik agurtu nai zaituztet

 Euskal-erri onetatik,

 eta zuek alegindu gogor

 itxasoz,beste aldetik,

 euskaldun jator bezela agertuz

 zabiltzaten toki guzitik

 ta Ama Borgiņak lagunduko

 zaituzte Zeru goetatik.

 


inprimatu