inprimatu
Lore-billa
Izenburua:
Lore-billa
Sinadura:
Basilora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Basilora

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
69.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lore-billa

 

Basilora

 

 -Nora zuazte aingeruchoak,

 Karmencho eta Katalin

 Ordu onetan mendian gora

 Orren alai eta arin?

 ¡Ez aldezute maite neriak

 Eskolatik pipar egin!

 Esan nazute zuzen egiya

 Bada nik nuke jakin.

 

 -Ez degu orlakorik egiten

 Jaunari eskerrak milla,

 Bedorrek ondo daki Mayatza

 Dala Maria-ren illa.

 Ta apaintzeko bear bezela

 Birjiñ amaren kapilla

 Madre Inés-ek biraldu gaitu

 Eskolatik lore billa.

 

 Ez zaiteztela aurrera joan

 Lorien billa alferrik,

 Zeren ez dezuten billatuko

 Zelai oietan lorerik,

 Or Rosario Artola-k eta

 Marichu Abarrategui-k

 Bildu ta eman dituzte denak

 BASERRITARRA beterik.

 


inprimatu