inprimatu
Baserritarrak pake pixka bat
Izenburua:
Baserritarrak pake pixka bat
Sinadura:
Baserritar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baserritar bat

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
309.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserritarrak pake pixka bat

 

Baserritar bat

 

 -1-

 

 Baserritarrok pake pixka bat

 izaten degu neguan,

 izparringi bat eskuan artu,

 denbora pasa nenguan.

 Letu ta letu ari nintzala,

 bertan auxe letu nuan,

 lau millatikan gora izkuntza

 arkitzen dira munduan.

 

 -2-

 

 Munduan itzegiten dirala

 lau millatik gora izkuntza,

 nere buruan azterturikan

 nebillen aruntz-onuntza.

 Adimenian sentitu nuen

 ainbesteraņoko bultza,

 biotz barrenak eskatzen zuen:

 Jauna, eman zazu laguntza.

 

 -3-

 

 Biotz-biotzez sentitu nitun

 ainbesteraņoko penak,

 esaten zidan: nun dira gaurko

 jakintsu oien almenak?

 Gizakiak or Illargiraņo

 tresnetan dijuazenak...

 Alkarri ezin konprendituaz

 gabiltza emen geienak.

 

 -4-

 

 Amar izkuntza ikasita-re,

 ia gaurko egunetan,

 nola gaur emen dagona biar

 aixa dan Ameriketan.

 Beste izkuntza bat arki lezake

 nunai alderdi oietan.

 dakin guzia eskasegi du:

 arkituko da penetan.

 

 -5-

 

 Zertan ainbeste burua autsi

 norberetzako kaltera?

 Gastu ta neke danok artuta

 probetxu gutxi atera.

 Nere asmua esan bear det;

 au garaia ez ote da?

 lan oiek utziz ez al gindezke

 danok konprendi batera?

 

 -6-

 

 Zenbateraņo gerra ta negar

 munduko bost egaletan,

 berea maitatzia jatorriz

 baitegu mundu onetan.

 Mendeak eutsi; gallena berriz

 nundik galduko, zeletan,

 ene kristauok jarri gaitian

 Jaungoikoaren legetan.

 

 -7-

 

 Ainbeste oker baldin badago

 izkuntza dala merio,

 garaia da-ta, jarri zaiogun

 zerbaitxo erremerio.

 Agintariok ar zazute au

 merezi bezin serio,

 zalla dala-ta itxututziak

 iņun ezpaitu balio.

 

 -8-

 

 Txino, espaņol, ingles, frantzesa,

 alemanakin, rusuak,

 dudik ez dago, izango dira

 izkuntza bete, osuak.

 Bat danentzako aukeratzeko

 bear diraden pausuak,

 gaurko egunetan,ikusten danez,

 ez dira izango erosuak.

 

 -9-

 

 Sortalde ontan izana ba-da

 giro bat arrigarria,

 ikusirikan konprendi paltan

 izate penagarria.

 Munduarentzat sortua dauka

 izkuntza berri-berria,

 entzun dedanez, ĢEsperantoģ du

 bere izena jarria.

 

 -10-

 

 Danok unituz, obeto ematen

 duen ezkero batera,

 Jaunan laguntzaz ez al ziteken

 izan ba aren jokera?

 Ni ez naiz iņor au esateko;

 biotza dator eskera,

 bat artzekotan zergatik ez-pa

 alkartuaz artu bera?

 

 -11-

 

 Mundu au eskutaratu zaigu

 egia esatekotan,

 lurrean pake osoan danok

 alkar konpondutzekotan.

 Munduak asi bearra dauka

 bada aldaketa ontan,

 ez gaztedi maitagarria,

 etzaitea egon lotan!

 

 -12-

 

 Lore berritan arkitzen zeran

 gaztedi maite maitia,

 pake-paketsu auxe ausnartzen

 arren, saiatu zaitia.

 Gaņekoentzazt naiz ez etorri

 orretatikan kaltia,

 aurrerapenak, gazte leialak,

 ai, zuentzako baitia!

 


inprimatu