inprimatu
Donostia ezta Euskalerri
Izenburua:
Donostia ezta Euskalerri
Sinadura:
Basatxoriño
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Basatxoriño

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
567.zk.
Orrialdea:
1

Donostia ezta Euskalerri

 

Basatxoriño

 

 Donosti'n ere kabi berriya

 Euskal-usayaz betia...

 Gipuzkoa'ko emakumiak

 Nun bildu-leku obia?

 Maitasunaren ega zabalak

 Gorderik duten tokia...

 Euskera amaren txoko atsegin,

 Erdal-kutsurik gabia

 

 Donostiruntza zatoztenian

 Bildu guztiyak bertara

 Uso zuriyak nora joko du

 Usotegira ez bada?

 Aizpa on-onak an dauzkatzute

 Zuen zai beso-zabalik...

 Bertara beraz emakumiak

 Bertara bildur gaberik.

 


inprimatu