inprimatu
Aurrak eta aingeruak
Izenburua:
Aurrak eta aingeruak
Sinadura:
Barrenetxea Uribasterra, Nikolas (Julian de Yurre)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barrenetxea, Nikolas

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aurrak eta aingeruak

 

Yurre, Julian

 

 Aurrak.

 

 ¨Nora zoazte ain arin,

 aingerutxoak, zerutik

 txoriak lez ega-egaka,

 iñon gelditu gaberik,

 egal politez jantzirik,

 oyuka pozek beterik?

 

 Ortzia eta mendiak

 dardaraz daude guztiak,

 txit arriturik nora zoazten

 eztakitela gaxoak,

 zuen gañean begiak

 aspertu gabe josiak.

 

 Aingeru oyek; gelditu;

 bideari ez jarraitu;

 zelai onetan nadukazute

 negarrez, urduri, estu.

 Nora zoazten mintzatu;

 nitaz ­otoi! errukitu.

 

 Aingeruak.

 

 Zerutik igesi goaz

 Belengo uri alderontz;

 bart gauerdian an sortu zaigu

 Aur txiki zoragarri bat,

 gizon-aragiz jantzi-ta

 zeruetako Jainkoa.

 

 Otzez dardaraz ­gaxoa!

 seaska batean datza,

 bere ondoan Ama duala

 erruki miñez urtua,

 oben gabeko Birjiña

 Maria deritzaiona.

 

 Ara guaz, ba, egaka

 jaio berria ikustera,

 berantetsirik bai omen dago

 aspaldi gure begira...

 Agur, bada agur, maitea;

 ez galarazi aldia.

 

 Aurrak.

 

 ­Ene zorigaiztokoa,

 emen gelditu bearra!

 Nik ere nai dut zuekin joan,

 aingeru oyek, Belena;

 ego gañean artu-ta

 ­arren! eraman ni ara.

 

 Aingeruak.

 

 Eztezakegu, aurtxoa;

 emango dizugu onua:

 apal ta garbi baldin bazera,

 gurekin elduko zera

 egunen batez zerura

 Jesus Aurtxoa ikustera.

 

 Aurrak.

 

 Zuen esana egin bedi;

 emen geldituko naiz ni,

 emanik beti onbideari

 txit loturik ongiari,

 izanik apal ta garbi

 apal, garbi beti, beti.

 


inprimatu