inprimatu
Ez dago gaizki esana!
Izenburua:
Ez dago gaizki esana!
Sinadura:
Baroja, Serafin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baroja, Serafín

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
282

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ez dago gaizki esana!

 

Baroja, Serafin

 

 Aditzen ditut esanak

 Izugarrirko bakanak.

 Eziñ litezke askotan

 ziñetan artu abotan;

 ez gichi aldiz baizik maiz

 zer esan eziñ egon naiz

 bañan eziñik burutu

 istribillo bat det artu

 eta ezateuten detana

 Ez dago gaizki esana

 

 Itz otnzi batek formal chit

 joandan batean esan dit:

 "Eziñ sufritu nezaken

 "gauza da besteren

 "gatikan gaizki izketan,

 "nayago nuke, benetan

 "ondotik moztu mingaña

 "marmarrian ogon baña

 "iñori kentzen badaua..."

 Ez ziok gaizki esana

 

 "Echean bada nekerik

 "nai det neretzat bakarrik,

 -esango dizu Mariak,

 Bizente-ren emaztiak-

 "zarpa zarrakin nayago

 "Bizente chukun badago

 "askotan badator alai,

 "ari begira nire bai,

 "ta bera ez balitz baldana...

 Ez dago gaizki esana.

 

 Don Pepe-k esan du beti:

 "ezkontzen banaiz iñoiz ni

 "ez det artuko andrea

 "diru azkoren jabea

 "Nola sufritu nik lotza

 "salduko banu biotza?

 "Diru asko ta lorik ez

 "ayek galtzeko bildurrez

 "Eguneroko afana...

 Ez dago gaizki esana

 

 Juanachok diyo: "Senarra

 "nayago nuke nik zarra

 "gaztea bada, jakiña

 "izan beardu ariña

 "polita bada gañera

 "ez du fallako aukera

 "zarrak ainbeste birtute

 "gizon gazteak ez dute,

 "eta batian ez dana...

 Ez dago gaizki esana

 

 "Fueroak galtzea zer dek

 -esan dit erdaldun batek-

 "ikusiko dek chit sarri

 "zenbat mesede naigarri;

 "gure gobernu merkea,

 "kreditu ederra pakea,

 "entero gichi zensoa

 "¡gure Administrazioa!

 "onrra, dirua ta lana!...

 Ez dago gaizki esana

 


inprimatu