inprimatu
Donostiari
Izenburua:
Donostiari
Sinadura:
Baroja, Serafin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baroja, Serafín

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
63

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donostiari

 

Baroja, Serafin

 

 Choricumeac

 dioten griña

 tellapeko cabiari,

 pisti chikiac

 dion naigiña

 sarjiñeko loreari;

 Donostiarrac

 amore fiña

 diogu Donostiari.

 Bai, barrendic datorren

 naitasun layala

 jayogiñan chokoari.

 

 Erri primore

 gaztelupeko,

 itsas urdiñac jantziric

 ikusten zaitut:

 bañan pareko

 ez det arkitzen besteric.

 Dama baziña

 zenbat erreko

 lirake amorez zu gatic.

 ¡Ay, biotzac zu gana,

 gaur bagac bezela,

 joango lirake lerturic.

 

 Zurriyolatic

 Loyolaraño,

 Arrandegitic Cayera,

 San Vizentetic

 Isturiñaño

 Zubi-gañetic Chofrera:

 Donosti polit,

 ez da zu baño

 bicañagoric. Zu zera

 ain kutuna, chukuna

 ta zoragarria

 erri berritic zarrera.

 

 Donostiar bat

 joaten bazayo

 Iruchulotic iñora,

 bere chokoa

 etortzen zayo

 unetic une gogora,

 "Noiz joango ote naiz

 (aditzentzayo)

 Urgull mendien ondora,"

 ta Rusiyan, Turkiyan,

 naiz Californiyan,

 au datorkio abora.

 


inprimatu