Ay au dolorea!
Baroja, Serafin
¿Iñoiz chikitan egin otedet
Amen besuan ametzik?
Munduban nabill aunditu eskero
Arpegi baten atzetik
¡Alferrik beti! Ez det billatzen
Pentzamentuan besterik.
Larogei urte baditut eta
Ez dit galtzen memoriak
Begiratzenau far egitendit:
¡Zeruak ditu begiak!
Inolaz ango aingeruen bat
Ikusten dute neriak.
¡Jesús nerea! Nere imajiña
Gaur ikusi det kalian
Nere bordoyan goiberatua
Banetorren ni pakian,
Oju triste bat bota det eta
Kordia juan zait kolpian.
¡Larogei urte, berak amasei!
¡Orren berandu billatu!
Kamposantura ni nuanian
Ura munduan argitu;
Eta penarik aundiena det
¡Ez ditala begiratu!