inprimatu
Kristo erregeri agur
Izenburua:
Kristo erregeri agur
Sinadura:
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barbier, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1216.zk.
Orrialdea:
4

Kristo erregeri agur

 

J.B.

 

 Kristo Erregeri Eskualdunek agur,

 Kristo Erregeri agur, agur (Berriz).

 

 1

 

 Itsaso, mendiak, ibai, zelaiak,

 Zuretzat eginak, dira zureak.

 Ureko uhainek,

 Mendiko oihanek

 «Kristo, Agur!»

 

 2

 

 Airean doatzan chori ederrek.

 Lurreko ihizi handi hazkarrek.

 Pentzeko loreak.

 Zeruko izarrak:

 «Kristo, Agur!»

 

 3

 

 Aingeru guzien Errege jauna,

 Errege're zira Gizonarena;

 Nun da Erregerik,

 Zu bezalakorik?

 «Kristo, Agur!»

 

 4

 

 Erregen Errege hola zirena.

 Nola othe zira atze egina

 Zuhauren etchean,

 Zure erresuman?

 «Kristo, Agur!»

 

 5

 

 Tokiz toki zira herrestatua,

 Mihi guzietan laidostatua!

 Ororen Errege,

 Trufatzen zaituzte!

 «Kristo, Agur!»

 

 6

 

 Orotarik kampo emana zira...

 Zato gurekilan Eskual-Herrira!

 Zure gira oro,

 Orai eta gero

 «Kristo, Agur!»

 

 7

 

 Lur hau oro zuri kendurik ere,

 Zerua gelditzen zauzu halere!

 Zeru hortarat gu,

 Helaraz gaitzazu

 «Kristo, Agur!»

 


inprimatu