inprimatu
Gure amacho
Izenburua:
Gure amacho
Sinadura:
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barbier, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
2

Gure amacho

 

Barbier, j.

 

 1

 

 Oilarra kukuruka etchean da ari

 Jadanikan Amacho othoitzez Jaunari;

 Bi eskuak ikaran, so kuruizeari,

 «Jaunak beha diezon taon herriari!»

 

 2

 

 Atcho zinez pollita da guri Amatto,

 Chahar izana gatik ez oraino ttontto.

 Diruz balimbad'ere pochi bat pobretto,

 Omor'onez bederen dago aberastto.

 

 3

 

 Igandetan ederrik, iduri pampina,

 Zinez erran liteke: «Horra Erregina!»

 Begia irriz dago, halaber ezpaina:

 Oi, zer atcho pollita Jainkoak egina!

 

 4

 

 Buru sahetsetikan motho-buztanduna,

 Lepho-aibei aldean mokanes urdina,

 Balenarik gabeko soineko fin fina,

 Zaiaño bat pollita eskuez egina.

 

 5

 

 Meza-deia burrumban, eliza-dorretik,

 Eta amacho joan landa bazterretik;

 Buruaren zaintzeko iguzki gaichtotik,

 Kaputchina pleguan eman du burutik.

 

 6

 

 Artho-bizardun pherde, sorhopil gizenak,

 Sagar hori ta gorri, mahasti-aihenak,

 Amacho gaichoari irriz daude denak:

 Segurki bide dira adichkide mina!

 

 7

 

 «Intzaur, piko, gaztenak, zirezte hauditu,

 Zuen landatzailea da aldiz chahartu;

 Ainitz neguetako elhurra gelditu,

 Eta ile urdinak zeraizko churitu.

 

 8

 

 Huna ur-chirripa bat intzirez doana,

 Gain hartako zerua bezambat urdina

 Lehenago jauzian iganen zuena...

 Orai, doi-doi, emanez, harri chabalduna!

 

 9

 

 «Agur, Amatto, agur! -Agur ene haurra!»

 Bidean orok hari bihotzez agurra.

 Amacho erreposki, ez dadien lerra,

 Lorietan badoa chendrari behera.

 

 10

 

 Herrirat heldu eta, zala du zafratzen,

 Zapeteri errhautsa eskuan chahatzen,

 Kaputchina burutik laster beheititzen,

 Eta ichil ichila elizan da sartzen

 

 11

 

 Zer othoitzak ondoan Aita Jainkoari!

 Aingeruak begira chahar maiteari!

 Bertze guziak aldiz kantuetan ari,...

 Atcho ona mezuka Ama-Birjinari.

 

 12

 

 Hilen hein chokoan, mezatik lekora,

 Amatto oigarretan othoitzez hobira;

 Loretto bat harturik lurretik eskura,

 Ichil eta trichte da itzultzen herrira.

 

 13

 

 ....................................

 ....................................

 Ilhun zeinuetako, etcherat beltzean,

 Gozo handi bat zuen amak, bihotzean;

 Gaztena adar beltchek, bora aditzean,

 Gau ora! zioten orok, hetan aphaltzean,

 

 14

 

 ................................

 ................................

 Oi Amacho maitea, agian luzachko

 Jainko jaun onak zaitu gurekin utziko!

 Ainitz urthez, agian, zaitu ahantziko!

 Luzaz agian luzaz gaituzu zainduko!

 


inprimatu