inprimatu
Gu ez eskualdunak?
Izenburua:
Gu ez eskualdunak?
Sinadura:
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barbier, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1210.zk.
Orrialdea:
4

Gu, ez eskualdunak?

 

J.B.

 

 Nork erran othe du: «Argentinan,

 ez girela gu Eskualdunak?»

 Zer gira bada, erradazue,

 ala oro, Erdaldunak? (Bis)

 

 Errepika:

 

 A-iu-iu!!

 Biba gu!

 

 Arranoaren umeak oro,

 oro arranoak dituzu:

 

 Aita arranoa dugu,

 Aita arranoa dugu!

 

 Gipuzko, Alava, Vizkai, Nabarroa, 

 Bache-Nabar, Lapurdi'ta Ziberoan (Bis)

 

 Oi zer mendiak

 Eta zelaiak!

 Oi zer ibaiak,

 Zer ithurriak!

 

 Zazpiak zerutikan jautsi izanak! (Bis)

 Zerutikan, zerutikan, zerutikan, jautsiak,

 Zazpiak zerutikan jautsi izanak! (Bis)

 Zazpiak zerutikan jautsi izanak!

 

 2

 

 Nor bederari erranen diogu,

 bihotzean zarriz errhia, (Bis)

 «Barna sarthurik bere erroa,

 hor dago Eskual-Erria!»

 A-iu-iu!... etc...

 

 3

 

 Gure aitek hunaraino zuten,

 hango lur pochi bat ekarri; (Bis)

 Haren gainera hango uretik

 nigar chorta bat ezarri...

 

 4

 

 Eskual-Erriko lurren kolore

 ditugu geroztik larruiak, (Bis)

 Hango ithurri chorotchen ura

 jaio iduri begiak!...

 

 5

 

 Larruiaz'ta begien bertzerik

 badugu elgarren iduri (Bis)

 Bihotz bat bera, fede ber-bera,

 Eskuara bera mintzari!...

 

 6

 

 Jainko-Jaunak begira dezala

 itsas haindian den herria! (Bis)

 Bainan, hargatik, ahantzi gabe,

 gur 'Eskual-Herri berria!...

 


inprimatu