inprimatu
Arrokiaga
Izenburua:
Arrokiaga
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1341.zk.
Orrialdea:
3

Arrokiaga

 

 

 1

 

 Bada herri ederrik Zubero aldian

 Bainan bat bereziki daukat bihotzian

 Herri charmagarri bat chokoņo batian

 Maule-ko hiriaren bide bazterrian

 Rokiaga izena, mendien erdian.

 

 2

 

 Badugu Eliza bat zaharrenetarik

 Etchez inguratua alde orotarik,

 Hogoieta hamar bat uste dut sagurik,

 Othe diteken nago munduan bertzerik

 Herriņo hori baino alegeragorik!

 

 3

 

 Ur erreka zaio erditik iragaiten,

 Goiz arratsetan ez da sekulan baratzera;

 Bere hotza eztiki du errepikatzen,

 Bethi Yainko onari othoitza eskaintzen

 Itsasoko bidea duela segitzen.

 

 4

 

 Sei eihera ditugu alhan guretako,

 Seiak bardin on dire bihi irintzeko.

 Holakorik nor zuen zela sinhetsiko;

 horiek dutuguno gure zerbitzuko,

 Bethirisans kampotik dugu atchikiko.

 

 5

 

 Batasun bat hertsia elgarren artian:

 Zahar gazteak bizi guziak bakian,

 Egunaz ari dira gogotik lanian,

 Arratsa jin denian, dute familian

 Yauna benedikatzen beren othoi tzian.

 

 6

 

 Igande egunetan zer dugun ikhusten.

 Ezkila elizatik delarik mintzatzen

 Bihotzak Yainkoari denak hegaldatzen;

 Gizon ala emaztek apheza segitzen

 Agur on bat eginez elizarat artzen

 

 7

 

 Bezperetarik landa gaztiak pilotan,

 Zahar horiek aldiz manilla kartetan.

 Arratsa jin denian zoin beren chokotan

 Zer atsegin handian mahain bazterretan

 Talo t'esne yalea, broskatuz bietan!

 

 8

 

 Zeruko hegaztinek beren sasoinian

 Laket dute egoitza delako herrian;

 Guziz urtzo kolomek arbolen gainian

 Hegalak zabaldurik hostoen erdian

 Ezkurrari lotzia, atsegin handian.

 

 9

 

 Gure ihiztariak, etchola barnetik,

 Zeruan begira, urzotei chilotik

 Pin, pan dute tiratzen, zoin beren aldetik

 Aldian lau bortz hilez tiro bakotchetik;

 Nor holako tokian unha laitekenik.

 


inprimatu