inprimatu
Kopla berriak Gabonetan jarriak
Izenburua:
Kopla berriak Gabonetan jarriak
Sinadura:
Baraiazarra, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Luis

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
97

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kopla berriak Gabonetan jarriak

 

Baraiazarra, Luis

 

 Kanta-kantari ta alaitasunez

 jotzera gatoz pregoia

 eta oraintxe argitzen zaigun

 lainotsu den zeru-goia.

 

 1.

 

 Haitzean sortu elorria

 lurretik du jatorria;

 gaur jaio zaigun Jesus Haurrari

 eman ONGI ETORRIA.

 

 2.

 

 Gau ilunaren tristea

 goiz-argiaren biztea;

 Xemeineraino heldua zaigu

 Aingeruen Albistea.

 

 3.

 

 Zapolatik Elkorrera

 bakoitza bere alorrera;

 Salbatzallea azaldu zaigu

 gure mundu gogorrera.

 

 4.

 

 Arretxinagako haitzak

 menderatzen oso gaitzak:

 gure Herrian iraungo al dute

 Jesus Haurraren emaitzak.

 

 5.

 

 Artibaitik Ondarrura

 ltzul-inguruka ura;

 gure bizitza legorreraino

 dator Jesusen freskura.

 

 6.

 

 Markinako kale zarrak

 gure kondaira susterrak;

 judar-herrian dauka sorrera

 Belenen jaio den Haurrak.

 

 7.

 

 Pelota-tokia planzan

 Markina hor bere saltsan;

 Gabon-jaietan atso-agurak

 ikusiko dira dantzan.

 

 8.

 

 Etxebarri ta Markina

 Bolibar eta Bariņa;

 zorionean bizi gintezke

 kristau jatorrak bagiņa.

 

 9.

 

 Negoak berekin hotza

 kristal-dizdiraz izotza;

 Eguberriek gozotu ezik

 benetan sasoi mingotsa.

 

 10.

 

 Hegaz dabil txoriņua

 dena poztasun doiņua:

 Belen aldetik izartxo batek

 egiten digu keiņua.

 


inprimatu