inprimatu
"Karmel" bileraren txinpartak bertsotan
Izenburua:
"Karmel" bileraren txinpartak bertsotan
Sinadura:
Baraiazarra, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Luis

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
91-97

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


"Karmel" bileraren txinpartak bertsotan

 

Baraiazarra, Luis

 

 1.

 

 San Simon eta San Juda,

 "KARMEL" bilera heldu da. (bis)

 lur agorrarentzat ura

 elkor den euskal kultura

 nork ez du ureztatu gura?

 Hori da gure ardura.

 

 2.

 

 Ondarrutarrak nagusi

 notario eta guzti. (bis)

 Zein ote da gure auzi?

 Heinen jaiki ta hor jausi.

 marka handirik ezin hausi...

 diruz gabiltza itsusi!

 

 3.

 

 Gidari dugun URKITZAk

 esan ditu lehen hitzak: (bis)

 idazle denon emaitzak.

 zer egin duen bakoitzak;

 gainditzeko marka gaitzak.

 

 4.

 

 Gazte, zahar, garerdiko

 jende fin buruargiko (bis)

 eritzi ezberdineko

 izanik euskarakiko,

 askatasuna begiko

 elkarrekin gaude finko.

 

 5.

 

 Aita Santi, Aita Lino

 jaso dituzte goraino. (bis)

 Herri-ahotsak hau dino:

 nork merezi, horraitino,

 gehiago bi hauek baino?

 Zordun gara oraindino...

 

 6.

 

 Azken orrietara so

 sentimenduen itsaso. (bis)

 Hegazkada gora jaso

 kaioen pisa airoso,

 eder-mezuaren uso

 olerkarien hitz gozo.

 

 7.

 

 Maiatzeko krabelinak

 neskatila txanbelinak. (bis)

 Geroko amets urdinak

 esperantzaren urrinak

 lore guri pinpirinak,

 euskal letren kimu finak.

 

 8.

 

 Txanpan boteilen eztanda,

 hasi zaigu dinbi-danba! (bis)

 Mahaiondo gozoko txanda

 nahiko bizia izan da.

 Ondoren agur esanda

 haria amaituz joan da.

 


inprimatu