inprimatu
Baserria gainbhera
Izenburua:
Baserria gainbhera
Sinadura:
Baraiazarra, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Luis

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
72-73

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Baserria gainbehera

 

Baraiazarra, Luis

 

 "Bakoitzak berea bere

 guk era geurea maite".

 

 Inguru guri hezea

 hortxe dugu guk etxea

 aurpegi zuri zabala

 hauzoko denak bezala.

 

 Haritz ata gaztainak

 arte, bago ata ur

 pizti gosetientzat

 edozenbat ezkur,

 sobrarik ez da baina

 behar dena segur.

 Negu gordinetako

 izotz eta elur,

 ez naiz zuen beldur

 basoan erruz ditut

 ikatz eta egur.

 

 Txakurra zelatari

 baserri aurrean

 etxeko haurrak ditu

 jostatzen hurrean;

 hark mun agiten dio

 bere muturrean

 honek etzan erazi

 nahi luke lurrean

 komeri ederrean

 hiri-jokoa baita

 beti gezurrean.

 

 Ilunabar urrezko

 egunsenti argi,

 kopet iluna noizbait

 zenbaitetan garbi;

 eguzki amandreak

 altsatu du begi

 egun berriarentzat

 gezi ta abegi

 irrizko arpegi

 Jainkoaren irriņo

 xamur bat dirudi.

 

 Erlojurik ez da ta

 oilarra kantari

 goizaldetik agurka

 egun berriari,

 hegazti goirtar hura

 denen aintzindari

 gero abere, txori

 zeinek berrari

 gizonek lanari

 berezko armonia

 dario danari.

 

 Lege zarreko soinuz

 dira denak mintza

 ez du inork aldatu

 jatorrizko hitza;

 haize eta trumoiak

 euri eta ihintza

 barne-zirkin erritmoz

 dantzatzen dabiltza;

 baserri-ekintza

 Izadian murgilduz

 aho den bizitza.

 

 Poeten ametsezko

 maitemin ezkutu

 euskararen gordairu

 mintegi eztitu,

 luzaroko eperik

 martxa hontan eztu(k)

 bizirik irauteko

 habil ia juxtu

 arnasa duk herstu

 parasito doilorrek

 haute odol-hustu

 

 Hire haize garbira

 hiriko zikinak,

 inorentzako dituk

 horko etekinak

 bueltan azar baletor

 hoiek ondakinak...

 Balioko ote dik

 hire erdiminak,

 emaitz sortze finak?

 Nonbait haseko dituk

 arranoen grinak.

 

 "Bakoitzak berea bere

 guk era geurea maite".

 


inprimatu