inprimatu
A. Jose Domingo Ugartetxearen mendeurrenean (Koplak)
Izenburua:
A. Jose Domingo Ugartetxearen mendeurrenean (Koplak)
Sinadura:
Baraiazarra, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Luis

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
102

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


A. Jose Domingo Ugartetxearen mendeurrenean (koplak)

 

Baraiazarra, Luis

 

 1.

 

 Guretzat Aita Jose Domingo,

 Ugartetxea-tar Pako,

 herritar denok omentzen dugu

 maitagarria delako.

 

 2.

 

 Orain ehun urte jaioa dugu

 musikari bikaina;

 gregoriano eta herri-kantaz

 lortu zuen goiko gaina

 

 3.

 

 Herriko seme aipagarria,

 zuretzat doinu ta kopla,

 ezer hoberik ez daukagu ta

 bihotzez dizugu opa.

 

 4.

 

 Goittiko txaran txantxangorria

 txio-txioka kantari,

 txikitatik zu ia ehun urtez

 izan zara musikari.

 

 5.

 

 Hainbat denbora igaro arren,

 herriak ez zaitu ahazten

 zure musika hunkigarria

 benetan dugu miresten.

 

 6.

 

 Markinan jaio eta geroztik

 urte luzeetan zehar

 musikarekin maitemindua,

 harekin irri nahiz negar.

 

 7.

 

 Lagun artean kontularia

 bihotz xamur atsegina,

 poza zabaltzen egin ohi zenuen

 beti zeure ahalegina

 

 8.

 

 Karmeldar ona eta artista

 markinar peto-petoa;

 gauza guztien gainetik, baina,

 maitasunez betekoa

 

 9.

 

 rudietan agertzen zara

 aitona baten itxuraz

 urte ugarik eman ohi duten

 agurgarrizko figuraz

 

 10.

 

 Zerurakoan utzi zenuen

 hainbat musika ahaztuta;

 guk bidaliko dizkizugu gaur

 aizez-aire abestuta

 

 11.

 

 Zeruan ere izango duzu

 kantua eta musika,

 hainbat kontzertu eratuko da

 zu aurrean ikusita

 

 12.

 

 Agur, ba, Aita Jose Domingo

 diotzugu gaur bihotzez,

 Bera Kruztarrak aritu gara

 mendeurrenean pozez

 


inprimatu