inprimatu
Zerua
Izenburua:
Zerua
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
76

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zerua

 

Baraiazarra, Josune

 

 Zer ote da zerua?

 galde egiten dute;

 guztiok nai genduke

 izan aren jabe;

 zeru ori billatzen

 non den jakin gabe,

 zerua ez da goia

 zerua ez da be.

 

 Zer da zerua zer da?

 goiaren urdiņa

 edo lora ederrak

 daukaten usaiņa?

 edo emen izaten

 dugun atsegiņa?

 ez, ez da ori zerua

 antza badu baiņa.

 

 Egiak beti sortzen

 duan justizia

 bakea, justiziak

 erne erazia

 zuzenbide(a)ri darion

 askatasun azia

 au da zerua edo

 zeruko grazia.

 

 Beraz, zer da zerua?

 Zoriontasuna;

 zorion kabi bero

 da zuzentasuna

 maitasuna, bakea

 ta askatasuna,

 orra nai dugun zeru

 edo poztasuna.

 


inprimatu