inprimatu
Zertarako naiz ni
Izenburua:
Zertarako naiz ni
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
81

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zertarako naiz ni

 

Baraiazarra, Josune

 

 Eguzkiak goi-goitik digu

 zabaltzen argitasuna

 berak ludira bialtzen digu

 alaiki berotasuna;

 errekatxoa ur garbiz mur-mur

 lurra asetzen duana,

 eta txoria kantu ta kantu

 sortutzen alaitasuna;

 mundu onetan izaki danak

 dute euren eginkizuna;

 au ikusirik egiten dizut

 galderea edo itauna

 zertarako ni mundu onetan

 sortarazi nauzun, Jauna,

 erakutsi zaidazu zen den

 nik egin bear dudana.

 


inprimatu