inprimatu
Zazpirak negarrez
Izenburua:
Zazpirak negarrez
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
34

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zazpirak negarrez

 

Baraiazarra, MĒ Jesus

 

 Zazpi loratxu zurik

 eguzki gosia,

 ai ze negargarri dan!

 Lora onen bizia!

 ez dauke bizitzeko

 bear dan aizia,

 miņa zer dan zazpirak

 dauke ikasia,

 itzez ezin lei esan

 onen desgrasia!

 

 Negar eiten begiak

 daukez legortuta,

 ainbat urtetan olan

 iya gogortuta,

 gizonan entzumena

 eurentzat gortuta,

 egizko argi eske

 dedarrez urtuta,

 baiņa illunetara

 daruez artuta.

 

 Lorak anaiakandik

 egiņik banatu

 len illunetan eta

 illunautan sartu,

 illunetaratuak

 milla zigor artu,

 eta euren anaiak

 samiņez betetu...

 zuriak dira, baiņa

 nai dabez baltzitu.

 

 Zuri jarraitu daien

 loratxu zuriak

 gogor ein bear dabe

 euskaldun guztiak;

 lora onek zaintzeko

 gogortu, gaztiak,..

 zabaldu eurentzako

 biotzan atiak

 zuri ta libre izan

 daitezan zezpiak.

 


inprimatu