inprimatu
Sollube mendiari
Izenburua:
Sollube mendiari
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sollube mendiari

 

Baraiazarra, M.P.

 

 Gauza politak millaka ditu

 gure Euskalerri maitiak:

 baserri ta uri paregabeak,

 ondartza eta ur berdiak,

 eta zutunik euren buru lez

 gure euskaldun mendiak,

 guztientzako alde danetan

 ditula ate idigiak.

 

 Euskalerrian ainbatxu mendi

 dira ederrak izan-be,

 uda aldian eguzkiagaz

 beterik dagoz goi ta be,

 euren gaiñetan millaka zugatz,

 lorez landa ta sarobe;

 onetatik bat oso eraiña

 daukazu gure Sollube.

 

 Sollube mendi txairoa dala

 benetan egi andia,

 ori ikusteko naikoa dozu

 bertarantza joatia;

 ara eldu ta an ez daukazu

 jo bearrikan atia;

 beso zabalik dozu, diñola:

 «Erdu, euskaldun maitia».

 

 Bere gaiñera igon ezkero

 eta berantza begitu,

 gauza liraiñak begientzako

 egiten dira argitu;

 Euskalerriak baserri-uri

 polit ederrak ba'ditu,

 andik aituta ederragoak

 eiten dira iruditu.

 


inprimatu