inprimatu
Orpo askoko zugatza
Izenburua:
Orpo askoko zugatza
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
69

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Orpo askoko zugatza

 

Baraiazarra, M. Jesus

 

 Gernika'n jaio eta

 Gernika'n azia

 ainbat urtetan antxe

 Gernika'n bizia...

 Bere aurka sarritan

 zakarki aizia,

 aize txar orren aurka

 eiten ikasia.

 

 Aize gogor ta baltza

 gaur alde batetik

 eta gogorragoa

 biarkoz bestetik,

 edur otz-otza goitik,

 milla gatx lurretik...

 Baiņa zutunik beti

 gatx danen ganetik.

 

 Biotza zauriturik

 espaldi onetan.

 A ilteko gogoa

 askoren barnetan,

 baiņa indarra dauka

 bere orpoetan,

 sustraiak ditu euskal

 erri guztietan.

 

 Euskal sustrai ontatik

 sortuko arbola

 danok ondo dakigu

 Gernika'n dagola,

 ta guri kentzekotan

 zugatz orren ola,

 lenen kendu bearko

 dauskue odola.

 


inprimatu