inprimatu
Gosia
Izenburua:
Gosia
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
50

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gosia

 

Baraiazarra, M.J.

 

 Ainbat erakoa da

 gizonen gosia...

 Euretan zein ete da

 danen nagosia?

 Janik eztauna beintzat

 da gosez josia;

 bake gosia dauko,

 nai dau justizia...

 Gose danak zer naiko

 ezpabe jakia?

 

 Zuzentasunik ezak

 an ditu batzian

 gose guzti-guztiak

 alkarren atzian.

 Bake-gosia euki

 arren biotzian,

 janari gosea da

 gerrea etxian;

 ori kentzeko gabiltz

 burruka utsian.

 

 Asi Euskalerrian

 ta be alderarte,

 ainbat gosedun erri

 ba'dira bitarte,

 euren izerdiz ondo

 betez samararte...,

 urietan ba-dira

 ainbat presidente

 arrokeriz beterik

 biatzera arte.

 

 Au zuzendu artean

 gu beti goserik;

 ezta zuzentasunik,

 ez dago bakerik

 batzuk direan arte

 bizioz beterik...

 Amaika gosiaz ta

 ezer ez besterik

 gure munduan dago

 naikoa nasterik.

 


inprimatu