inprimatu
Elkarren bearrez
Izenburua:
Elkarren bearrez
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
71

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Elkarren bearrez

 

Baraiazarra, Josune

 

 Arrain ederra zer da

 ez badu itxasorik?

 lore-margo politak

 ez bada argirik?

 lurra ez litzake lur

 urik izan ezik;

 txoria zer litzake

 ez balu egorik?

 eta jaio-berria

 ez badu amarik?

 eta maitemindua

 ez badu maiterik?

 Erritarrik ez bada

 ez dago erririk,

 Jaungoikorik ez bada

 ez dago egirik;

 gzona nola bizi

 munduan bakarrik?

 bakarrik baņo obeto

 egon sortu barik

 


inprimatu