inprimatu
Burruka
Izenburua:
Burruka
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
78-80

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Burruka

 

Baraiazarra, Josune

 

 Gure zital eta beltzak

 lurrean luze gorputzak

 amaika gazte arrapatzen du

 bertan eriotzak;

 bala bizkor ta zorrotzak

 zulatzen ditu biotzak

 iz-zori artan iņork entzun ez

 azkenengo abotsak.

 

 Lagunak abandonatu

 aurrera gudan jarraitu

 lurrak bakarrik an bertan bizkar

 gaiņea opatu

 lurrak eroriak artu

 lagunak arekin aztu

 norbaitek badu gogo ta astirik

 bertan lurperatu.

 

 Laguntzeko azkenean

 iņor ez aldamenean,

 goian zerua ta bean lurra

 iltzen dagonean

 luze lurraren gaiņean

 aurkitzen den egunean

 iņork e ez du otoitz egingo

 aren izenean.

 

 Azken arnas ematean,

 deika asi bat-batean

 senideren bat agertutzen den

 deia entzutean;

 senideak, nunbaitean

 bizi diran bitartean,

 jakingo dabe bera il zala,

 alako batean...

 

 Onela doaz banaka

 amaika ta millaka

 batak bestea apurtu arte

 antxe disparoka

 aurera gogor burruka,

 ildakoei lurra uka

 milla ezbear bere kolkoan

 gerreak badauka.

 

 Guda ori amaitutzean

 etxera esku utsean

 jantzi askorik ez dakarrela

 euren gorputzean;

 an daude goiz ta arratsean

 noiz etorriko etxean;

 ai zer poztasun emate askok

 senarra agertzean!

 

 Amaika aur aita barik

 emazte asko bakarrik

 ainbat guraso semeak ilda

 samiņez beterik;

 bada naikoa pesterik

 gosea ez ta besterik,

 beartsuentzat gerrak badakar

 naikoa naasterik.

 

 Au une bildurgarria

 guda batek ekarria

 askorentzat eriotz gogor ta

 ikaragarria,

 sarri gose-egarria

 ta biotzeko larria

 guda zer den dakianak eman

 du bere berria.

 


inprimatu