inprimatu
Basarri gaixoa
Izenburua:
Basarri gaixoa
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
53

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserri gaxoa

 

Baraiazarra, Mª Jesus

 

 Udan egun batzutan

 atsedenan billa

 ara ta ona dabil

 -egunian milla-

 opor-aldi usaiñez

 mundu biribilla;

 baiña ez baserriko

 langille umilla.

 

 Astegun bat badago

 jai biren bitarte;

 erderaz izen bat dau,

 izen ori «puente»;

 jaia iru egunak

 ondo igaro arte,

 baserritar umilla

 emen be aparte.

 

 Atsedenik bakoa

 baserriko lana;

 aberez beteturik

 an ikullu dana,

 ta abere bakotxak

 dauko sabel bana,

 jai ta astegun beti

 bate bear dana.

 

 Guztientzat okela

 ta esne gozua

 eratzi ta bialdu

 bere arazua;

 jo ta ke, naiz beroa

 naiz ta egon sua,

 opor-aldirik ez daun

 baserri gaixua!

 

 Lurrian frutu billa

 naiz ta egon legor,

 otz naiz bero aurrera

 jarrai bear gogor,

 zerbait eskatzen badau,

 goiko jauntxuak gor;

 sarri berari burla

 an emen eta or.

 


inprimatu