inprimatu
Askatasunaren billa
Izenburua:
Askatasunaren billa
Sinadura:
Baraiazarra, Josune (Maria Jesus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baraiazarra, Josune

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
72

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Askatasunaren billa

 

Baraiazarra, Josune

 

 Aspaldi ontan ortik dabiltza

 illargirako bidean

 ainbat jakitun ekin ta ekin

 arlo orretako lanean

 eldu ziran anka jartzera

 illargiaren gaiņean,

 mundu onetan zer aurrerapen

 dagon gaurko egunean!

 zer gertatuko da illargiraņo

 zubi bat egiten danean?

 An illargian, an illargian,

 ote da arrokeririk?

 ote dago ba emen bezala

 bekoa zapaldu nairik?

 an ote dago ainbeste negar

 dakarren injustizirik?

 Euskaldunentzat an ez badago

 emen bezala katerik

 Guazen bertara aske izaten

 Euskalerria arturik.

 Txori antzera nik al banendu

 egaz egiten ikasi

 izar guztiak egaz ta egaz

 naiko nituzke ikusi

 arkitu arte Euskalerria

 askatasunez non bizi,

 ba askatasuna gizon bakoitzak

 bear bear du lenbizi,

 Euskalerria menpean dago

 eta ori ez du merezi.

 


inprimatu