Agur, Maria Jesus!
Baraiazarra, Mª Jesus
Zuzentasuna eta
egia batera
alkarturik dabiltzaz
batetik bestera,
deika gizon bakoitzan
biotzan atera;
askok urteten dautse
«sartu»!, esatera,
neure bizi guztiko
lagun izatera!
Zuzentasuna eta
egi maitale zan
gure adiskide bat
lengo baten il zan.
Euskaldun pillo batek
agurtu eleizan.
Supritzen ekianik
mundu ontan bazan,
gure adiskidea
benetan axe zan!
Euskaldunak bizitzan
pozik euki dozuz.
Zu joatian triste
emen itxi gozuz.
Zeuretarrak negarrez
ementxe daukazuz.
Barriz alkartu arte,
agur, Maria Jesus!
Zerutik euskaldunok
beti zaindu gaizuz.
|