Lurdes'ko Amari
Banoa
Asko zor diogun
Andre Mariak,
Sendatutzen ditu
Gure eriak.
Lurdes'ko Amari
Guztiok pozez,
Otoiztu deiogun
Biotz-biotzez.
On zaigun guztia
Iritxi Ama,
Gugan izan bedi
Zuk nai dezuna.
Lurdes'ko Amari...
Deitzen gaituzun
Arkaitzpe ortan,
Poztu nai genduke
Zure oņetan.
Lurdes'ko Amari...
Gaxo asko degu
Gure artean,
Sendatzea dago
Zure naiean.
Lurdes'ko Amari...
Iritxi digunaz
Ama eskertu,
T'aurrerako berriz
Asko eskatu.
Lurdes'ko Amari...
Maria zu zera
Gure ustea,
Eta nai genduke
Zuk entzutea.
Lurdes'ko Amari...
Lur gaņetik jaso
Biotzak gora,
Mariarengana
Gogoz zerura,
Lurdes'ko Amari...
Ondo baletorke
Zeruratzeko,
Ama osasuna
Gaxoentzako.
Lurdes'ko Amari...
Animako gaitzak
Sendatu guri,
To gorputzekoak
on zaionari.
Lurdes'ko Amari...
Errukarri gera
Zu errukitsu,
Guztioi zerua
Iritxiguzu.
Lurdes'ko Amari...
Urrutitik gatoz
Ama zugana,
Zure errukia
Betor gugana.
Lurdes'ko Amari...
Nazaret'en bizi
Ziņan Maria
Ez, ba, galtzen utzi
Euskalerria.
Lurdes'ko Amari...
Botikan ez dago
Ez sendagairik,
Lourdes'ko ura
Bezalakorik.
Lurdes'ko Amari...
|