Urthe on orori
Bankarra
1
Agur urthe berria et'ongi ethorri;
Zaharra iraganik beha nago zuri,
Ona heldu zirenetz etzira ageri;
Bainan nahi dut erran urthe on orori.
2
Buruko bilo churi, aurpegi chimurrak;
Urtheek eremanak abantchu indarrak,
Desiratzen dautzue egun zuen haurrak,
Zuer, bier, urthe on, ait'arria chaharrak.
3
Hasi dudan sailean ez naiteke geldi
Burhasoen ondotik, orai zuen aldi,
amodioz betheak, gaudenak elgarri,
Urthe ou arreberi, eta anayeri.
4
Arimen gidatzeaz kargatua deha,
Yainko eternalari osoki emana.
Zu zire halakoa, herriko artzaina,
Desiratzen dautzut botzik urthe ona.
5
Batzu urrun joanak, herrian bertzeak,
Zombait haurreko lagun, on eta maiteak,
Urthe on derautzuet, zuer ahideak,
Zueri gauza bera, en'adichkideak.
6
Bide chuchena zoin den, erakustailea,
Gaichtoen kontra bethi kurayez bethea,
Berri emaile biphil ongi egilea,
Urthe on, Eskualdun kazeta maitea.
7
Etsaieri diotet urthe on erraitera
Hekientzat yainkoa bethi dut othoizten,
Eta bihotz guzian, hau dut galdegiten
Herrak oro utzirik, bakean jar gaiten.