inprimatu
Koblak
Izenburua:
Koblak
Sinadura:
Bankarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriarte , Felix

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1139.zk.
Orrialdea:
2

Koblak

 

Bankarra

 

 I

 

 Batzu bertzer ari gira, bethi gaizki erranka!

 Jelosia gaichto batez, guziez mendekuka

 Itzal bat ikhus orduko hura khonda oihuka

 Ez oraino den bezala emendatuz doblezka.

 

 2

 

 Jeloskoak harturikan baigaude errabiaz.

 Bethi zerbait erraiteko bertzen bizi moldiaz.

 Guhaur bethi zuzenean juja gure mihiaz.

 Bekhaitzez gaudelarikan, berzek duten ongiaz,

 

 3

 

 Batentzat diogu hola, bertze batentzat hala:

 Hau alfer, hura gormanta, bertze bat ezazola.

 Hori berriz dabilana behar ezten bezala.

 Ari gira erasian, holache tirahala,

 

 4

 

 Lasto bat ikhusten dugu, bethi bertzen begian.

 Pitrailikan handiena, behinere ez gurian.

 Gure hutsak bethi kuku gibeleko zakian.

 Bertzenak aitzinekoan gorderik agerian.

 

 5

 

 Nehork ez dugu eskutik, bertzeen jujatzeko,

 Bakotchak gure itzalak, baitugu jasaiteko.

 Hutsik gabe denik nor da, bertzer deus erraiteko?

 Guhauren burua dugu bakharrik chuchentzeko.

 

 6

 

 Arbolarik ez da nehon, ez duenik itzalik:

 Halaber ez da gu baithan, thatcharik ez duenik.

 Batzuek hau, bertzek hura, badugu ikhusirik,

 Nor bera garbi ez deno, egon bedi ichilik.

 


inprimatu