inprimatu
Negua
Izenburua:
Negua
Sinadura:
Balzategi, Justo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Balzategi, Justo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
412.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Negua

 

Balzategi, Justo

 

 Laiņo beltzak itxas aldetik datoz;

 aate, oillo, igesi biltokira,

 arkume txikia, beruntz al zatoz?

 txoriak ere, mutututa, kabira.

 Aizean indarra,

 tximistan su-garra,

 oztotzan danbarra,

 euri, kaskabarra.

 

 Illuna dauka kopeta neguak;

 joan zaite su ondora, umetxo maite

 bazterrak artu baiņo len laņuak,

 amonan mantalean bildu zaite.

 Aitonan biarra,

 berpiztu txingarra;

 amonan dardarra,

 umetxun negarra...

 

 Ez da irtengo zulotik xagu zarra;

 neguan guztiok makurtuta,

 otza ta illuna, danontzat txarra:

 eskutxuk al dauzkazu otzminduta?

 Mukik txintxillik,

 ez miztu, ixillik,

 lo daude txikik,

 nai morokillik?

 

 Negua da bizitasunan eza,

 berotu barrutik eta kanpotik;

 egin txurrut, ume; aitona, edan beza

 amonak patxaran egindakotik.

 Zartaian giņarra,

 lapikun oillarra,

 pertzan esne-aparra,

 jan zak gazta zarra!

 

 Elur malutak dana txurituaz,

 ain argi, ain polit, lurrak jantzi,

 baiņa beztutzen du lurra ikutuaz,

 ta guk uda degu beti goraintzi.

 Illun, illun, illun,

 berdiņak gau ta egun,

 zeru urdiņa, nun?

 danak galdu itun!

 

 Umetxo, lo egizu; arnas berua

 amak eta aitak seaskan emanik,

 eguzkiak laister gure zerua,

 jarriko du berriz apain-apaiņik.

 Betor eguzkia,

 zeru urdin, argia,

 izar, illargia,

 au baita bizia!

 


inprimatu