inprimatu
Irurogeikin gaur alkartuta
Izenburua:
Irurogeikin gaur alkartuta
Sinadura:
Balzategi, Justo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Balzategi, Justo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
299.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irurogeikin gaur alkartuta

 

Balzategi, Justo

 

 -1-

 

 Irurogeikin gaur alkartuta,

 urtez ba-goaz osatzen,

 gaur egunean berriz batuta

 azaldu gera ospatzen;

 irurogein sartuta,

 arnas-berri artuta

 len paseak gogoratzen...

 geienak aiton biurtuta gaur

 bai billobekin zoratzen.

 

 -2-

 

 Gaurko egunez, irurogeikin,

 bakoitzak bere gaņean,

 etorri gera sasoi onakin;

 ezagutu da maiean.

 Ardo piņ, ederrekin

 jateko goxoekin,

 saiatu gera lanean...

 berriro ere ola alkarrekin

 zeuek nai dezutenean!

 

 -3-

 

 Beste ainbeste zalla da baņa,

 gaur entzuten diranekin,

 gaizki ibilko al gera, alajaņa,

 gazte baten biotzakin?

 Ia ogeikok aņa,

 biotz gazte, apaņa,

 gaur degun osasunakin,

 orain artean du bere maņa,

 ta obe oraindik geureakin.

 

 -4-

 

 Urte batzuek gu aurretikan

 uste det jaio giņala,

 txertaketa oiek ikusirikan,

 beranduago obe zala;

 bare biotzarikan

 goibel birikarikan

 zeiņek jarririk etzala,

 dauzkagunari ondo eutsirikan

 iraun bear degu al dala.

 

 -5-

 

 Goizetxo uste det giņala jaio

 luzaro emen bizitzeko,

 oraindik nunbait ez daude iaio

 soin-atalak txertatzeko;

 Jaunari eskertzeko

 ez degu ezer jartzeko;

 gerora egin leike saio,

 alegin biziz ez galdutzeko

 datazkagunak, zer arraio!

 

 -6-

 

 Txertaketa oiek zuzentzerako

 naiz izan lodi, igerra,

 al dira asiko gu beartzerako,

 ori litzake ederra!

 Guretzat kentzerako,

 berria jartzerako,

 azalduko da okerra,

 zerbait berrikin oitutzerako

 etorriko da il berra.

 


inprimatu