inprimatu
Ithurria Getharian
Izenburua:
Ithurria Getharian
Sinadura:
Bakharti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bakharti

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1859.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ithurria Getharian.

 

Bakharti.

 

 Aphalgunean gorde zagozi,

 oi ithurri hotz,

 Erle arinak laster doazi

 Lorez lore soz.

 

 Zur bihotzetik doha, hedatzen

 Landetan bizi,

 Ur ozkil, nasai, ongile bezen

 Ezpain agorri.

 

 Ura dario eta darasa

 Ezti gurgarai

 Sume batekin, alhorrak barna,

 jori ta alai.

 

 Zure aldean, ithur nabasi,

 Bakhar gogozkan,

 Zer atsegin den, hurbilgo sasi

 Isil geldikan.

 

 Dantzuzu itsas larri, hurbila,

 Kechatua maiz,

 Beti arramaz! Ta darabila,

 Zehatzen harraitz.

 

 Izar osteka, ur-mirailean,

 Gau-ostailean,

 Eta ludiak dire agertzen

 Ta dirdiratzen.

 

 Azkorrian, urketa zetorren,

 Laino aisian.

 Eskaldun nesha, zalu ta lerden,

 Boza begian.

 

 He zizur beltz, traka arteza,

 Alai heldu zen.

 Tanpez eriok, gupida eza,

 Beretu zuen!

 

 Oi! Ithurbegi! Haren arima

 Gau egun guziz,

 Belhar, loretan dabil arina,

 Orzien dirdiz.

 

 Azkorrian goiz, goibel naiz jiten,

 Eztut ikusten

 Eskaldun neska, zalu ta lerden,

 Hor zena lehen.

 

 Mendez mende hor, Ithur itzaltsu,

 Orobat zaitzu!

 Nun arbasoak? Adichkideak?

 Beihalakoak?

 

 Hor jarriko noiz orai, othoiez,

 Ithur ostua,

 Orhoitzapenez, azperapenez

 Buru kurtua.

 

 


inprimatu