inprimatu
Baigorriko izkilak
Izenburua:
Baigorriko izkilak
Sinadura:
Baigorriarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baigorriarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
42
Alea:
1533.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baigorriko Izkilak

 

Baigorriarra

 

 1

 

 Hemeretzi ehun eta hoita bederatzi,

 Ez ginuke nahi ahanzterat utzi,

 Erranen dugunetik ez baitu merezi.

 

 2

 

 Izkila berriak ditugu Baigorrin,

 Dorrean emanak, hainitz artharekin.

 Holakorik nork diro, guk salbu egin?

 

 3

 

 Espainia Toledan ginuen aditia,

 Bazela izkila bat arras handia;

 Hartan hartia dugu guren izaria.

 

 4

 

 Hotaz mintza gitaizke ahalgerik gabe,

 Bilhakatu baigira ederrenen jabe,

 Holakorik othe da Erromara arte?

 

 5

 

 Emanen daukute orenen zenbatza,

 Ikusten ez duenak erloian orratza,

 Joiten dutenean denak konda bitza.

 

 6

 

 Anjelus egunean chuchen hiru aldiz,

 Ceruko ama ona ohoratu nahiz,

 Plazer baitu guhenen othoitzean kusiz.

 

 7

 

 Entzunen dugunean mendigan adotsa,

 Harriak ostoetan eginez azantza,

 Urrunduko daukute agian orzantza.

 

 8

 

 Deithuko gaituzte guziz igandetan,

 Gerthakari handi, besta buruetan,

 Etche zombait delarik hor gaindi garretan.

 

 9

 

 Herritik zaukunean norbait itzaliko,

 Haren fagoretan dira mintzatuko,

 Othoitz batez baitugu denek lagunduko.

 

 10

 

 Latinak dioena; gaudentibus gaudebo

 Bai eta oraino: cun flentibus flebo,

 Plazer eta penetan daukutela joko.

 

 11

 

 Koplariak hemendik milesker orori,

 Consailuko, eskale auzaphez jaunari,

 Eske hortan zerbait eman duteneri.

 

 12

 

 Nundik dezaket ahantz jaun ertor ona,

 Hari zor diogu esker beroena,

 Erakusten baitauku egiten amoina.

 

 13

 

 Arrotzetan zonbaitek eman dute hainitz

 Jaun ertor ohi bat aiPhatzeko guziz

 Denentzat saria ceruan... halabiz.

 Baigorriarra.

 


inprimatu