inprimatu
Euskaldunak!...
Izenburua:
Euskaldunak!...
Sinadura:
Bai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bai

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
348.zk.
Orrialdea:
1

¡Euskaldunak!...

 

Bai

 

 Gure Erlijio Done-Donera

 Zuzendu biotz-begiak,

 Ortxen bakarrik dauzkagulako

 Garbi ta jator egiak.

 Tantai ortara bilduaz beti

 Mota guztiko txoriak,

 Toki onena bertan dago ta

 Txukun jartzeko kabiak.

 

 Euskalerriko izper onenak

 Tantai orrentxen adarrak,

 Txoriak berriz gu gera, eta...

 ¡Nizaz besteak ederrak!

 Iñoiz edo beiñ baldin badatoz

 Lurrikararen dar-darak,

 Estutu gabe jarrai dezagun

 Ez gaiten egon bildurrak.

 

 Baztangak baño kalte geiago

 Izperringi txar petralak,

 Euskalerrian egiten dute

 Gu geralako txepelak,

 Irakurgai txar oiekintxe, ba,

 Oztutzen dira epelak...

 ¡Bururik gabe gelditzeraño

 Batzu batzuen txapelak!

 

 Irakurgai txar guztik uztea

 Bearra zaigu lenengo,

 Au egiñ arte alperrik gabiltz

 Ez degu ezer egingo.

 Euskalerrian (nere iritziz)

 Txarra saltzen da geiago,

 Esnatu, bada, bakoitza ondo

 Eta galdetu... ¿oren errua nun dago?

 

 Izperringi on guztien alde

 (Ta, ez bakarrik mingañaz,)

 Dirua ere eman dezagun

 Idatzi t'otoitz egiñaz.

 ¿Oietan batzuk gure-erruz dabiltz

 Bizi nai eta eziñaz?...

 ¡Biotz barrendik minberatuta

 Otzak dakarren sumiñaz!

 

 Gure Erlijio Donera, bada,

 Zuzendu beti euskera,

 Bide ortatik goazen artean

 Asarretuko ez gera.

 Politikaren zaiñ txar guztiak

 Utziaz alde batera,

 Anaian eran emen biziaz

 Gero iltzean zerura.

 


inprimatu