inprimatu
Ene gazalabari!
Izenburua:
Ene gazalabari!
Sinadura:
Bachenabartarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bachenabartarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
44.zk.
Orrialdea:
4

Ene gazalabari!

 

Bachenabartarra

 

 1

 

 Ene leihoan da egun pausatu

 Chori bat zoinari baitut galdatu:

 Zoin herritarikan zen hegaldatu,

 Niri nahi zuen zerbait kondatu.

 

 2

 

 Hark daut ihardetsi hola bi elhez:

 «Donazaharretik naiz yin hegalez,

 «Berritto bat zuri erran beharrez,

 «Zurekin artzeko gero nigarrez.»

 

 3

 

 Eta orhoitzen naiz hortchet bet-betan

 Dudala ikhusi amets batetan

 Haur ttipi pollit bat urrun airetan

 Hirur aingeruren eska churitan.

 

 4

 

 Chori horrek niri hemen erranak

 Nere ametsari hurbilduz denak

 Asmatzen dut orai zer bihotz minak

 Dauzkigun igorri Yainko Yaun onak!

 

 5

 

 Ene gazalaba mundurat yintzen

 Goizik ikhasteko anitz, pairatzen:

 Hemen harendako plazerrik etzen,

 Ah! orai zeruan ditu gozatzen!

 

 6

 

 Chori hambat ona, habil airean

 Lore hau harturik hire mokoan

 Laster pausatzeko haratekoan

 Aingeruño haren hobi gainean!

 

 7

 

 Etcheko maiteak, chuka nigarrak

 Zeru gorenetik holako haurrak

 Lagunduren ditu bere ait'amak

 Zeruko edertuz heyen arimak!

 

 8

 

 Aingeru maitea, hemen lurrean

 Ez zaitut ikhusi nere aldean;

 Ikhusteko ekar bethi zeruan

 Egidazu lekhu zure ondoan!

 


inprimatu