inprimatu
Buruari lothurik egon niz phentsatzen
Izenburua:
Buruari lothurik egon niz phentsatzen
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1943
Argitalpenaren urtea:
56
Alea:
3235.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Buruari lothurik egon niz phentsatzen.

 

 

 1

 

 Buruari lothurik egon niz phentsatzen

 Ichilik egoitea hobe ez othe zen;

 Auzoko jauntto batek bainau kitzikatzen,

 Jauna, lagun nezazu hari ihardasten.

 

 2

 

 Baigorry, utz nezazu zutaz mintzatzera

 Oraiko gudua da hortikan athera;

 Moldatu baituzue Oilandoin kapera,

 Sujet berri bat da jin hortik gut'artera.

 

 3

 

 Gora zu, jaun ertora, guzien burian,

 Zuk duzu ezen eman, jin eta abian,

 Obra beharragorik ez baita mundian,

 Jainko etchea chutik han mendi gainian.

 

 4

 

 Fededun zaretela,erran gabe doha;

 Oilandoirat jendea tropaka baitoha,

 Guretzat ere, Othoi, Oroz Gainekoa,

 Othoitz zazue bada, zeruko Jainkoa.

 

 5

 

 Bankatik ere zauzku berri onak jiten,

 Zuzen erabiltzeko hari segi giten;

 Ez niz beldur bidetik bazter jehan diten

 Ardi onak baititu artzainak egiten.

 

 6

 

 Ez dut uste gezurrez mintzatuko nizan,

 Han bezembat koplari non othe da, izan?

 Bankan dira kantari oro beren gisan,

 Eskual herrian lehen ostatu t'elizan.

 

 7

 

 Aldude hortaz ere nahi niz mintzatu,

 Horko koplari batek nau desafiatu;

 Kantuz ihardestea baiteraut galdatu,

 Kopla batzuez nuke nahi zerbitzatu.

 

 8

 

 Gizonen berthutea lanetan ezagun,

 Gure auzo hoieri beha dezotegun;

 Errotikan baitaude Eskualdun fededun,

 Nork egin du hoin laster hoinbertze obra hun?

 

 9

 

 Errespeda dute elgarri ekhartzen,

 Elizaren legeri baitira behatzen.

 Gure Jainkoak ditu bai segur laguntzen

 Hartzen dituzten sailen denen bururatzen.

 

 10

 

 Bankak phentsa dezake et'erran bertzela

 Zertako bada lauda Aldude horrela?

 Imbidian direnek jakin dezatela

 Koplariaren aita han sorthua zela.

 

 11

 

 Azkenik, Urepele, zutan gelditzen niz,

 Gure chokhoak ere merezi tu bi hitz;

 Nork bera laudatzea itsusi ez balitz,

 Bertze oroz gorago ezar niro ainhitz.

 

 12

 

 Jendek izanagatik gutaz erraiteko,

 Hargatik sor herria ez dut mendratuko.

 Zerbait izan girela nork du ukhatuko?

 Arbasoen obrak hor baitaude lekhuko.

 

 13

 

 Duela ehun urthe, entzunik badakit.

 Urepelen oraino ez zen elizarik.

 Gizon zintzo batzuek buruan harturik,

 Jainkoaren etchea badugu geroztik.

 

 14

 

 Bainan gaicho eliza, oi zer bihotzmina!

 Arras tristerik zagon, hits eta zikhina.

 Orai ikhusten dugu distirant, arhina,

 Curutcharry Leonek berri bat egina.

 

 15

 

 Elizak ehun urthe bethetze horrekin

 Besta bat egin dugu orok elgarrekin

 Eskualdun jaun handi bat hemen zen gurekin

 Urhe makhila eta kurutzearekin.

 

 16

 

 Aldude, Urepele, Banka ta Baigorri,

 Zuentzat ditut egin zombait pertsu berri;

 Eskuz esku bagaude lothuak elgarri,

 Ez daukute eginen gu laueri irri.

 


inprimatu