inprimatu
Brandebinaren kontra pokalea
Izenburua:
Brandebinaren kontra pokalea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
458.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Brandebinaren kontra pokalea.

 

 

 1

 

 Izurri bat herri huntan sarthua dakusagu:

 Halarik, kutsatuetan hainitz datza sosegu:

 Deihadar hunek ochala! lotit baletza erna,

 Ikusteko muga dela zembat den sarthu barna!

 

 2

 

 Konfortuaren itchurak dio eman entrada

 Uraren churi ardurak trompatzeko artea

 Hula du gizon gaizoa emeki ardietsi:

 Helas! emazte choroa lerratzen zaiku hasi.

 

 3

 

 Orai ez, konfortuaren kaparik ez du behar;

 Emazteki ostearen kontu ezin daite har:

 "Indazu hirur sosena, flakezan naiz", diote;

 Olatarik freskoena lagun galdetzen dute.

 

 4

 

 Egin dute bai urratsa, sortzen da ohidura.

 Miratzerat doaz moltsa, zembat duten tresora,

 Konfortua den tokira lasterka dire heltzen,

 Barnearen borthiztera usainak gombidatzen.

 

 5

 

 Ez balitz errankisuna, maiz liteke flakeza.

 Satanek ordean huna asmatu duen traza:

 "Senar gaichoa, diote, lanetik zait ethorri;

 Bethe dazu, othoi, fite dezadantzat sokhorri."

 

 6

 

 Madarikatu kostuma, zer ez duk hik asmatzen?

 Gorphutzarekin arima lezera duk etchatzen;

 Jainkoaren iduria, gizona, duk desegin;

 Ozarrak ezin egina, hik baitiok eragin!

 

 7

 

 Izateko edatekoa, nihon badute senti,

 Sal lezakete Jainkoa, hain dute fede guti!

 Ahal balute desegin ez lukete achola,

 Edariaz dute egin sabelaren idola.

 

 8

 

 Ez du zeren aita onak nekha eta izertu,

 Emazte biziodunak guziak chukhatzen tu;

 Haur gaichoak izan beitez biluz eta goseak,

 Acholarik ez du deusez ama edariz aseak.

 

 9

 

 Gorphutz arimen kaltea ez bazaitzue mina,

 Emazte hordi ospea ez othe da aski zina?

 Ez, ez. emazte galduen dakharkete bisaya,

 Izanen dute zerrien, mendez mende, iroya.

 

 


inprimatu