inprimatu
Bozkatzez
Izenburua:
Bozkatzez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1202.zk.
Orrialdea:
4

Bozkatzez

 

 

 1

 

 Gaichtaginek dauzkate onak zangopetan,

 Frantzia erresuma eder, maite huntan,

 Ditugularik orai harmak eskuetan,

 Berma giten suharki bozka egun hotan.

 

 2

 

 Gure harmak baitira bozkako paperak

 Dituztenak berekin gaitzeko indarrak,

 Onak eman ditzagun,uatzirikan tzarrak.

 Gaichtoek ez ditzaten pasa beren parrak.

 

 3

 

 Indar egin dezagun orai altchatzeko.

 Etsaien menetikan gure libratzeko.

 Begirik duenak du ongi ikusteko

 Tenorea dugula orai ornatzeko.

 

 4

 

 Liberté hitz hori bai ardura ahoan!

 Lege tzarrezko sokak ditugu lephoan.

 Eliza zituenez gabetu ondoan,

 Haur gaichoen galtzea baitute gogoan.

 

 5

 

 Etsaiak hor ditugu oro elhe zuri.

 Gaur sinets-arazten choro direneri;

 Fuera behar ditugu aldetik egorri,

 Ez dezaguten egin ondotikan irri.

 

 6

 

 Onek eman ditzagun eskuak elgarri.

 Batasunak indarra egiten du handi.

 Elgar lagun dezagun, bai eta sokorri,

 Gaichtaginen menean ez gitezen geldi.

 


inprimatu