inprimatu
Bozkatzea (Koplak)
Izenburua:
Bozkatzea (Koplak)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1415.zk.
Orrialdea:
4

Bozkatzea (Koplak)

 

 

 1

 

 Aphirilaren hogoi handik seigarrena,

 Egun bat izatu da daiten ederrena.

 Oihartzunak ozenki zion «Eskualduna,

 Ez othoi, galtzerat itz duzun omen ona.»

 

 2

 

 Goiz goizetik deboki meza bat entzunik

 Johan ginen untzirat, gogotak eginik?

 Ibarnegaray bainO nor da hobe denik

 Izanen ditu botzak segurki gu ganik.

 

 3

 

 Ilhun nabarra nunbait, ez arras heltzean

 Zer jende meta zagon herriko etchean.

 Zombait ilhunik zauden, begi zorrotzean;

 Aldiz bertzeak irriz, botzik bihotzean,

 

 4

 

 Azkenekotz chorroa hustu zutenean,

 Batzuk iduri zuten egunak lur-pean.

 Haldomaldoka doidoi joanik bidean.

 Holatsu doludunak, ahoki batean.

 

 5

 

 Muchtuka pherdek ere bazuten espantu

 Etsaia beharzela bethikotz garhaitu.

 Gau minean adarrak baitzaizkote sartu.

 Horra nun otsoa den andi bllhakatu.

 

 6

 

 Nunda katolikoa holako jendetan,

 Herrestan zapatua dago zango iletan

 Ohore, diru, kargu, nahi dutenetan,

 Jainko beldurrik ez da seinale deusetan.

 

 7

 

 Kargulantak dabiltza gizonen ondotik,

 Laguntza zerbait onik izaitea gatik.

 Oihuz ari denean ez-deus bat ohetik,

 Paraitu beharko du chapeldunen gatik,

 

 8

 

 Hau da bada gizonek egiteko lana,

 Gaitz bat baizik ez izan, ezin senda dena.

 Aiut bat emozue, lehen dadin mina,

 Bichtatik igor dezan chichtuka pozoina,

 

 9

 

 Mendietan dioten «Biba Garaztarra».

 Beha zazu nun lohan urrun deiadarra.

 Artzainak egin dio bortutik agurra,

 Goraintzi bat igortzen diola suharra.

 

 10

 

 Gizon chothilik bada gure lekhuetan,

 Egon behar denean bethi hitz beretan.

 Baigurako harrokak jauts litazke bultan,

 Ikhusi baino lehen khambio bat hoitan

 


inprimatu