inprimatu
Bozkario handitan, kantatzen naiz ari
Izenburua:
Bozkario handitan, kantatzen naiz ari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1895
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
443.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bozkario handitan, kantatzen naiz asi.

 

 

 1

 

 Bozkario handitan, kantatzen naiz asi,

 Ohore emaiteko, gure jaun merari;

 Harotz batzu nahi dute (bis) herrian ezarri,

 Promes ederrekilan gure buruzagi.

 

 2

 

 Gu ere hasi gare zinez ez trufetan,

 Harrotzik ez dugu nahi, nausitzat deusetan;

 Bihotz'eman nezake (bis) ezpataren puntan,

 Ez direla nausituko, Donibane huntan.

 

 3

 

 Gora erranen diotegu, ongi edo gaizki,

 Ez gaituztenez nahi, deskantsuan utzi;

 Manatu nahi badute (bis) har dezatel'asti,

 Herrian budugula, nagusirik aski.

 

 4

 

 Nahiz dela judua, bai komisario,

 Sanja horrek guretzat deus ez du balio;

 Bihotzak mihiari (bis) ihardesten dio,

 Ez ditugula nahi, ez merk'ez khario.

 

 5

 

 Marinel egina baita itsasoko,

 Eja juun medikua orobat lurreko;

 Horrek erran nahi du (bis) zoin bere karguko,

 Fede ona duenak baitu aithortuko.

 

 6

 

 Duela zombeit egun hartu dut beldurra,

 Deskantsu zabilala karrosan gezurra;

 Harrotzek mihian dute (bis) hitz hori ardura,

 Hola mintzatzen dira, juduen gustura.

 

 7

 

 Behinere jaun hunek (Goyenechek) ez du egin hutsik,

 Gure gidari hemen eman dugunetik

 Oraino populua (bis) badauka eskutik,

 Hortako ez dugu nahi, guk nausi harrotzik,

 

 8

 

 Segi zazu aitzina, Murde Goyeneche,

 Kasurik egin gabe etsaien erranez;

 Pharte hartuko dugu (bis) guziek zure penez,

 Lagunduko zaitugu zaldiz eta hoinez.

 


inprimatu