inprimatu
Bouchera eta tchardineroa
Izenburua:
Bouchera eta tchardineroa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1093.zk.
Orrialdea:
4

Bouchera eta tchardineroa

 

 

 1

 

 Gorochuma jin zaiku usatu legeki,

 Eskandal emaiten bi negozianti.

 Hartan gaņen dirade malezian jarri,

 Beldurrez egin dezen partida algarri.

 

 2

 

 Tchardina saltzaliak orai bouchereki

 Ihourate ezin jinez ountsa algarreki.

 Beren ofiziouetan algar ezin sofri,

 Biek nahi lukie tratian irabazi.

 

 3

 

 Tchardina saltzaliak Hauste egunian,

 Barrikotak zabalturik afera handitan;

 Marluzak tchilintchau burduin khakoetan,

 Martchantik badenez so magasiko borthetan.

 

 4

 

 Bouchera, zerra itzak hik ere hire borthak,

 Orai fini dutuk aragi saltzia,

 Hire partidak dutuk gorochuma Bijiliak

 Goititzen ahal tuk koutela eta balentzak.

 

 5

 

 -Nik ere behar diat zerbait irabazi,

 Ala nahi nundukek bizirik ehortzi.

 Tratu eginen diat hik bezaimbat bethi

 Enuk ez lotsaturik Gorochuma gatik

 

 6

 

 -Hizan bezalako gormant phantz handia,

 Ehina aski luze ihautiri dembora;

 Ala ari othe hiz urura khotchera,

 Llabur eztuk eginen bizitzeko doia.

 

 7

 

 -Hik ere hobe hukian ene gisa boucherturik,

 utzirik tchardina tchar begi orri horik.

 Aragi janen hian bestek phakaturik,

 Chahalki eta achourki, kostilla trenderik.

 

 8

 

 Eztiat desiratzen boucher izatia,

 Gizon zuhurrik hetan batere ezpeita;

 Ountsa jan edan eta zuhurra judika,

 Gero ezin heltuz zorren phakatzen.

 

 9

 

 Eguna igaran ezak erdi gosiareki

 Hirour apaidutako tchardina bat pharti;

 Zopa gaņian bi ilhar jauzkan algarreki

 Ordian aski tutek zaragollak hersi.

 

 10

 

 -Gazte deno behar likek zerbaitek erresarbi,

 Zahartu ondoan nahi denak izan ouhouruki,

 Haturik gabe denak errespetu guti.

 Ordian behar dukek amorinaz bizi.

 

 11

 

 Hire erranen gatik enuk kombertituko

 Eztiat sofrituko zuhur izateko;

 Hatia eztiat nahi utzi bestentako

 Enuk khambiatuko zentzia dudano.

 

 12

 

 Nik bezala behar bahu familia hazi,

 Hirauk eginen gatik eheinteke bizi;

 Egunaz lan guti eta gaiaz bethi ordi,

 Ostatik egiten dik hitzaz aisa erri.

 

 13

 

 Hire abisen gatik enintek komberti,

 Hatia zuhurtu ondoan, martchanter prebali;

 Hi ere nahi bahiz ene gisa bizi,

 Sos zoumbaitek behar dik tratin irabazi.

 

 14

 

 Irabazten dudala eztuka phentsatzen

 Nahiz eztudan hire gisa jaten;

 Erdian irabazin oro tiat saltzen

 Iņoranten khostuz ari nuk geinhatzen.

 

 15

 

 Goure obrak batugu hola deklaratzen,

 Nartchantik eztiagu gehigo ukhenen;

 Segratia begira eta akort gutuk heltzen

 Eskiak eman eta adichkide phartitzen.

 


inprimatu