Esklaboen salerosketa

Imajina ditzagun Auschwitz eta Dachau, Ravensbruck eta Mauthausen,
baina mendeen neurrigabetasunean
kontinenteen neurrigabetasunean
Amerika kontzentrazio unibertso bilakaturik
marradun pijama arraza oso batendako
kapoari eta schlagari erregeki emandako hitza
Atlantikoa zapaltzen duen ahuen beltza
hilotz pila basamortuko edo oihaneko geraleku bakoitzeko
eta Espainiako, Ingalaterrako, Frantziako, Holandako
burges txikiak, sistemaren Himmler errubakoak
diru kirastua metatzen, industriaren kapitain egingo dituen ondasun kriminala

Aime Cesaire