Literatura aldizkariak:

Euzko Gogoatik gaur egunera

Literatura aldizkarien garrantziaz ohartzeko begirada bat. Zaitegik gerraostean Guatemalan sorturiko Euzko Gogoatik hasi, posibilismoaren fruitu izan zen Egan-etik igaro eta 80ko hamarkadako aldizkarien boomak egungo euskal literaturari ekarri diona ikusiko dugu.

Mikel Elorzak proposatutako materiala.

Abenduak 13 (larunbata) goizeko 10etan, Goikoelezaldeko kultur etxean (Larrabetzu).

Gonbidatua: Mikel Elorza.

Literatura aldizkariak hitzaldi tailerrean emandako eztabaidaren ostean, Linterna GORRIA aldizkari elektronikoa sortu da.